AGER eta AMETS, GAZTE TRUKEKO MONITOREAK ALEMANIARA BISITAN

Aurtengo gazte trukeak martxan jarraitzen du: gaur bertan, Bizkaiko monitoreek, Ager eta Amets, Alemaniara bidaiatu dute, bertako beste monitoreekaz topaketa bat eukitzera. Domekan, bueltatuko dira.

Bertan Bizkaian eta Alemanian udan ospatuko dan gazte trukearen programazioa, ekintzak, arauak,… landuko dituzte; eta aterpetxeak, lokalak,… ezagutu be.

Horrela datorren eguaztenean, maiatzaren 27an dekogun guruasoen batzarrean, eta aurrerago gazteekaz tokapetetan, sortzen diren duda guztiak argitu ahal izango ditugu.

Lan ona egitea opa dizuegu!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta