ARGIZAI ESKATU TALDEA… ekintzetan murgilduta!

Argizai

, Galdakaoko Eskaut talde bat da, kristau balioak ditu eta transformazio sozialeko akzioak garatzen ditu.

Ume eta gazteekaz egiten duten lanarekin, Gizarte hobe bat lortzea nahi du.

Galdakaoren errealitate soziokulturala begietsiz, bai kristau aukerarekin eta baita beste errealitate batzuekin lotutako hezkuntza-aisialdi proiektuak garatzea aukeratu du.

 

 

 

 

Uda honetan, ume eta gazte Galdakoztarrentzat, hainbat ekintza antolatu ditu…:

 

  • u Hiri udalekuak
  • ; Galdakaoko auzo ezberdinetan burutzen ari da; uztailaren 3an hasi eta 21ean amaitu. 525 umeentzat, eta 45 begiraleekin.
  • u Topagunetako Udako ekintzak
  • ; tapaguneek programazio berezia dute: “Zirkuda”. 80 gaztek parte hartuko dute, 5 begiraleekin; uztailaren 3an hasi da eta 21ean amaituko dira.
  • u Gazte Trukea
  • ; Galdakao eta Italiako 26 gaztek parte hartuko dute, 4 monitoreekaz; Galdakao, uztailaren 4tik 13ra, eta Aronan (Italia), uztailaren 18tik 27ra.
  • u Auzolandegia
  • ; Galdakaoko 9 gazte Rabatera (Maroko) joan dira, 3 monitoreekaz; uztailaren 8tik 20ra.
  • u Argizai Eskaut Taldeko kanpamentua
  • ; 75 ume eta gazte Argoten (Araba) egongo dira kanpamentuan, 11 begiraleekaz. Uztailaren 15etik 29ra; eta nagusienetariokoak Asis-era (Italia) joan dira, esperientzi polit bat izatera, uztailaren 9tik 19ra.

 

Azpertzeko astirik ez da egongo…

Oso ondo pasa Argizai… eta zorte on ekintza guztietan!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta