ASTIALDI ETA ESKAUT TALDEEK KURTSOAREN IRTETEKO PISTOLA-TIROA EMON DUTE!!!

Asteburu honetan, astialdi eta eskaut talde gehienek kurtsoa hasi dute, uda eta atsedena ostean gizarte eta hezkuntza lanarekin bueltan daude barriro ere.

Kiribil Sarea-ko elkarteen taldeek, ekintza bereziren bat egin dute beraien herri/auzoetako plazetan.

Adibideren bat…

  • Argizai Eskut Taldeak, Urreta plazan, tailerrak: pultserak, larruzko karterak, sandwichak; igel, futbolin eta pin pon txapelketak; ginkana;…
  • Eskubeltz Eskaut Taldeak, San Nicoles plazan, tailer ezberdin, puzgarriak,…
  • Jatorrak Eskaut Taldeak; Talde guztia batera Artxandara txangoa (umeak, gazteak,… beraien gurasoak,…). Bertan ginkana erraldoia egin zuten.
  • Gozaldi Eskaut Taldeak, datorren urriaren 19an, zapatuan egingo dute, Jesus Intxausti plazan, 12etatik 14ak arte, eta 16etatik 17ak arte. Tailerrak, puzgarriak, txokolatada, musika,…

Ume eta gazteek hasi berri dan kurtsoan eukiko diztuzten monitoreak deskubritu ziztuzten.

Ekintza hauekin, monitore boluntarioek programatutako kurtso barri honi hasiera emoten diote (olentzero, konbibentziak, txangoak, gai ezberdinetako debateak eta lan taldeak,…); eta udako kanpamentuarekin amaituko dute.

Zorte on eta lan on bat opa dizuegu!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta