AUZO TOPAKETA 2014 – ALGORTAn

Aisibizia Elkartea, Ziztu Bizian eta Eskubeltz taldeekin batera, “Auzo Topaketa 2014” antolatzan ari dira, Erromo eta Algortako elkarte ezberdinei zuzenduta.

Topaketa honetan galdera honi erantzuteko xedez lan egingo dugu:

Zer behar du gure auzoak?

Bildutako guztien artean aurkitzen eta proposatzen dituzten beharretan oinarrituta lan egingo dute, posibleak eta bideragarriak diren soluzioen bila.

Topaketa hauen helburuak, hauek dira:

  • Auzoetako komunitate lokala indartzea.
  • Biztanleek aurkitzen dituzten herriaren beharrak batzea.
  • Aurkituriko beharrei erantzun bat emateko, ekintzak proposatzea eta diseinatzea.
  • Ezagumendu eta elkarketa espazio bat sortzea.

Zapatu honetan, maiatzak 10, Algortakoa ospatuko da; Gauegun Gaztelekuan, 10etatik 13a arte.

Algortako pertsona guztiak parte-hartzera animatzen ditugu.

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta