"AZALETIK HARATAGO" ERAKUSKETA

“Azaletik Haratago”

Bilbon bizi diren gazte batzuk egindako erakusketa bat da; jatorri ezberdinekoak, baina ardura berdinak dituzte: Bilbon eta Bizkaian bizi diren pertsonen bizikidetza hobetu.

Horregatik, erakusketa hau egin dute, aurreiritziak eta ezjakintasuna eragiten duena ezagutzera emoteko eta ardurak eta ametsak konpartitzeko.

Erakusketa hau, Harribide Fundazioan 2013ko otsailetik maiatzera antolatutako Argazkigintza tailer batean antolatu dute. Argazkiak Bilbon eta Plentzian eginda daude.

Egin dan lan guztia erakusteko momentua heldu da, horregatik hurrengo hilabetetan Kiribil Sarea-ko elkarteen gaztegunetan egongo da.

  • Urriaren 14tik 28ra – Umeak Kalean Gaztegunea (Alde Zaharra).
  • Urriak 28tik azaroaren 11a arte – Uribarriko Gaztegunea
  • Azaroaren 11tik 25era – Indarra Topagunea (Galdakao)
  • Azaroaren 25etik abenduaren 15era – Bolunta (Bilbao)
  • Abenduaren 16tik 31ra – Gauegun Gaztelekua (Algorta)

Gazte huek egindako lan on hau ezagutzera animatzen zaituztegu.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta