CEAL Network proiektuaren amaieran gaude; irailaren 2,3 eta 4an, Bruselan egon gara, proiektuaren emaitzak eta herrialde bakoitzean erabilitako metodologiak ezagutzen.
CEAL proiektua Erasmus+ programak finantzatzen du eta honako hauek gara partaide: Kiribil Sarea bazkide sustatzailea da eta EDE Fundazioa, berriz, bazkide hezitzailea. Beste 18 elkarte ere tartean dira, Bizkaikoak, Segoviakoak, Berlingoak eta Leipzig-ekoak (Alemania), Gent-ekoak (Belgika), Utrecht-ekoak (Holanda) eta Frome-koak (Erresuma Batua).
Orain proiektua nolakoa izan dan aurkeztu nahi dizuegu; lorpenak eta emaitzak ezagutzeaz gain, Oasis metodologiara hurbiltzeko lan praktikoa egitea gustatuko litzaiguke.
Horregatik, erkidegoaren dinamizazioan eta garapenean interesa baduzu, honako saio honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Topaketa,
irailaren 27an
,
asteartea
,
09:30etatik 13:30etara
,
Bilboko Bilborock
aretoan ospatuko dugu.
Informazioa gehiago eta matrikula online: