CRANDO FUTURO TOPAKETA… RIVAS-en (MADRIL)

Pasadan asteburuan, Creando Futuro proiektuaren topaketa izan dugu; estatu mailan dauden taldee guztien topaketa hain zuzen ere; Tenerife, Exremadura, Madril, Salamanca, Cadiz, Asturias eta Bizkaia; guztira 130 pertsona inguru.

Barikuan, autobusa hartu, eta Rivas Vaciamadrilera (Madril) joan giñen. Bertan guztiak gure zain zeunden… azkenak heldu giñen… zapatu osoan eta domeka goizean, talde bakoitzak, bere herrialdean egindako lana amankomunean jarri genuen. Elkar ezagutzeko momentuak ere egon ziren; eta disfrutatzeko baita ere.

Urtero egiten dan topaketa da, eta gazteentzat eta taldeetako dinamizatzaileentzat motibatzeko balio du. Indarrak hartzen doguz, beste kurtso edo etapa bat hasteko… proiektuarekin jarraitzeko.

Domeka gabean heldu giñen etxera, eta gaur gure gorputzak nahiko kantseuta daude… baina esperientzia hain polita izan danez, ez zaigula inporta.

Eskerrik asko Rivas-eko taldeari eta antolatu duten persona guztiei, dana oso ondo antolatuta egon dalako.

Datorren urterarte… eskerrik asko!

http://redasociativa.org/creandofuturo/2014/10/19/encuentro-2014-accion-autonomia-emocion/

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta