ESKUBELTZ ESKAUT TALDEA: 25º ANIVERSARIO

Eskubeltz Algortako (Getxo) eskaut taldea da. Eta aurten oso pozik daude, 25. urteurrena ospatzen dute.

Haren helburua da aisialdian heztea 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak. Asteburuetan jarduerak, mendiko irteerak, proiektu humanitarioak, eta abar egiten dira, gazteen adinaren arabera. Uztailean une garrantzitsuenetako bat gertatzen da: udako kanpalekua. Hemen, bi astez, naturaz inguratutako leku batera joaten dira. Gaur egun 15 pertsonako begirale-taldea, guztiz boluntarioak, eta 120 gazte inguru daude. Gainera, taldean bi batzorde daude, gurasoek eta begirale ohiek eratuak.

Datorren zapatuen, ekainaren 11an, herriko pertsona guztiekin ospatu nahi dute festa haundi batekin:

  • 10:00 – Trinitasiosen meza
  • 11:00 – Kalejira
  • 11:30 – Txupinazoa
  • 11:30 – Jarduerak eta jolasak San Nikolas plazan (rokodromoa, hanka-luzeak, slackline, aurpegi margoketa, tailerrak,…)
  • 14:30 – Bazkaria Trinisariosen
  • 17:00 – Emanaldiak
  • 18:00 – Erromeria
  • 19:30 – Sariak eta agur eskaut

 

Oso ondo pasa eta Zorionak Eskubeltz!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta