Frantzia eta Bilbo arteko Gazte truke "txikia" .

Atzoko eguna oso egun berezia izan zen… gazte truke txiki bat egin ahal izan genuen, oraingoan Frantzia eta Bilbo artean.

 

15 gazte inguru (begiraleek lagunduta) etorri dira Euskadira bisitan. Eta

span span Umeak Kalean

Elkartearen talde batekin elkartu dira.

 

Egun osoa elkarrekin eman zuten, hainbat jarduera eginez.

 

10:00etan itsas museoko zabalgunean topatu ziren. Konfiantzazko eta ezagutzazko dinamikekin hasi ziren.

 

11:00etan, denak uretara; kanoak itsasadarretik.

 

13:00ak aldera Casilda parkera, sabela betetzera.

 

Arratsaldean, Julenek eta Antoinek online gynkana bat dinamizatu zuten, eta, bertan, hiri osoan zehar taldeka ibiltzeko aukera izan zuten, herriko txoko interesgarrienak ezagutzeko.

 

Eguna amaitzeko, Alde Zaharrera hurbildu ziren askari/afarira bat egiteko, eta horrrekin eguna amaitzeko.

Esperientzia laburra baina bizia izan da, eta oso positiboa izatea espero dugu.

 

span span Umeak Kalean

Elkarteak, Bilboko Udalak eta

span span Kiribil Sarea

k egindako lana eskertu behar dugu.

 

Bidai on Libournera.

 

Au revoir.

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta