Nor garen

aire zabalean jauzia

Dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea gara, tokiko gizarte-ekimenekoa. Komunitatea sendotzeko lan egiten dugu, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez.

Zenbait erakundek beren beharrizanen diagnostiko komuna egin zutenean eta sarean egiten zuten lanaren balorazio positiboa egin zutenean sortu zen Kiribil Sarea.

  • Hezkuntzako aisialdia komunitatearen garapena bideratzen duen elementua da, leku-denbora zehatzetan. Gaur egun bereziki baliagarria da.
  • Azken hamarkadetan Bizkaian izandako esperientziek ekimen hauek finkatzera bultzatu gaituzte. Ekimen hauetan, profesional boluntarioak eta ordaindutako profesionalak elkartzen ditugu.
  • Ekimen hauek
    – gure gizartearen eraikuntza jasangarria mesedetzen dute,
    – elkarte-sarea sendotzen dute, lankidetzaren eta koordinatutako lanaren bitartez,
    – pertsonen eta kolektiboen arteko erlazioa mesedetzen dute,
    – komunitatearekin eta tokiko administrazioarekin elkarrizketa sortzen dute,
    – erantzukizun konpartitutik abiatzen dira.

Gizarte eta hezkuntza zerbitzuak gero eta esparru konplexuagoan ematen dira. Lege-betekizunak gero eta exijenteagoak dira. Gainera, eremu honetan zerbitzuak kudeatzeko erronkari heltzeko prest dauden erakundeak oso konplexuak dira. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da konpartitutako lan-dinamikak sortzea, baliabideak optimizatzeko, eskalako ekonomiaren irizpideekin, eta konpartitutako beharrizanei elkarrekin erantzuteko.