Ainara Aisi Taldea
Errontegiko Ainara kultur elkartea, 1987tik funtzionatzen ari da Haurtzaro eta Gazteriari zuzendutako aisi talde moduan.
Aisibizia Elkartea
Aisibizia Elkartea 2017. urtea sortutako elkarte bat da; Getxoko umeek, nerabeek eta gazteek zeuzkaten beharrei aurre egiteko.
Argizai Eskaut Taldea
Argizai, astialdi eta eskaut talde bat da, kristau balioak ditu eta transformazio sozialeko akzioak garatu nahi ditu. Elkarteak, ume eta gazteekin egiten duen lanarekin, gizarte hobe bat lortzea nahi du. Galdakaoren errealitate soziokulturala begietsiz, bai kristau aukerarekin eta baita beste errealitate batzuekin lotutako hezkuntza-aisialdi proiektuak garatzea aukeratu du. Heziketa-ekintza, kristau izatearen lekukotasuna da.
Aurrerantz
Aurrerantz irabazi asmorik gabeko erakundea da, Portugaleteko borontaioetako talde batek bultzatua. Helburua, herri justu eta solidario bat eraikitzea da, herriak dituen beharretan oinarrituta eta lekuko komunitatean geratzen diren proiektuetan inplikatzen.
Ausartzen
Erandioko gizarte eta hezkuntza elkarte bat da, eta 5 urte daramatza gazteak laguntzen. Helburua da, ahultasuna egoeran dauden neska-mutilak oinarrizko gaitasunen errefortzua eta aisialdiaren bidez, beraien garapenean eta hezkuntza integralean laguntzea. Elkartearen helburuak:
Gozaldi Gazte Elkartea
Gozaldi Gazte Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 20 urte darama balioak transmititzen: Elkartearen helburua: Uribarri auzoko ume eta gazteek aisialdi eta astialdian duten beharrei heziketa-erantzun bat emoteko lan egiten dute.
Harribide Fundazioa
Harribide Fundazioa Etxebarriko gizarte-erakunde bat da, eta San Antonioko Aisialdi Taldeak (Kukuaren Taldeak eta San Antonio Gaztedia), San Antonio parrokia eta EDE Fundazioak osatzen dute.
Portugaleteko Aisialdi Sarea
Portugaleteko Aisialdi Sarea bertako aisialdi eta eskaut taldeek osotzen dute. Talde guzti hauen helburua aisialdian hezitzea da, eta gaineratu behar da ibilbide luzea eginda dutela arlo horretan. Izan ere haien hezkuntza eredua, taldeetan parte hartzen duten umeen eta gazteen gaitasuna, beharrizan eta bizitzetan dago oinarrituta. Taldeak: 2007. urtetik sareak elkarte hauek dituzten helburu bardinak bateratzen… Jarrai ezazu Erakundeak irakurtzen
Umeak kalean
Irabazi asmorik gabeko Umeak Kalean elkarteak, Bilboko 5. barrutian dagoen Alde Zaharrean lan egiten du; auzoko ume eta gazteek aisialdi eta astialdian duten beharrei heziketa-erantzun bat emoteko lan egiten du. 2005. urtean sortzen da, eta hurrengo elkarteek egiten dute: Zazpi Kaleetako Jatorrak Eskaut Taldeak, Atxuriko Biharko Gazteak Elkarteak, Bidegintza-k ”Gizarte ekimeneko kooperatiba” eta EDE Fundazioak.… Jarrai ezazu Erakundeak irakurtzen