Erakundeak
aisi aldi

Argizai Eskaut Taldea

Elkartearen deskribapena

Argizai, astialdi eta eskaut talde bat da, kristau balioak ditu eta transformazio sozialeko
akzioak garatu nahi ditu. Elkarteak, ume eta gazteekin egiten duen lanarekin, gizarte hobe bat
lortzea nahi du. Galdakaoren errealitate soziokulturala begietsiz, bai kristau aukerarekin eta
baita beste errealitate batzuekin lotutako hezkuntza-aisialdi proiektuak garatzea aukeratu du.
Heziketa-ekintza, kristau izatearen lekukotasuna da.


Galdakao gizarte-eragile errefernte bat izateko asmoa dute:

  • erakunde eta zerbitzu publikoentzat; planifikazioan eta gizarte eta hezkuntza
    politikaren garapenean,
  • Gazteentzat; bizitzeko eratan,
  • Ikastetxeentzat; astialdi hezkuntzan,
  • Familientzat; seme-alaben hezkuntza prozesuan partaide izateko esparru bat izanik,
  • gizarte eta hezkuntzan lan egiten duten beste elkarteentzat; lan koordinatua egiteko,
  • Elizarentzat; gazteriaren ebanjelizazioan eta gure ebanjelio-testigantzan.
    Horregatik egiten eta kudeatzen dituzten hainbat udal-esparru gizarte eta hezkuntza zerbitzu,
    gizarte eta hezkuntza eragile ezberdinekin koordinatzen dira, familiekin lan egiten dute eta
    eliza dira eta egiten dute.