Ikuspegia

aire zabalean jauzia

Gizarte eta hezkuntza proiektuetan erreferentziazko sarea izan nahi dugu, batez ere Bizkaian; etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoan, bai elkarteentzat, bai administrazio publikoentzat.

Gure komunitate-garapena eredua gizarte eta hezkuntzako proiektuak diseinatzeko erreferentziazko markoa izatea gura genuke, eta administrazio publikoek (udal, foru eta autonomi administrazioek) tokiko programak kudeatzeko orduan eredu honen alde egin dezatela.

Finkatutako erakundeen sare bat eduki nahi dugu, kudeaketa-talde sendoarekin eta burutzen ditugun proiektuak garatzeko gaitasuna duten langileekin.