GAUEAN Aterpetxea 2017/2018: Gure laguntza behar dute!

Kurtso honetan, beste batzuetan bezala,

Harribide Fundazioa

k (Ekaitz taldea eta Suspergintza Elkartearekin batera) kudeatzen duen

GAUEAN Emergencias esperientzia martxan jartzea

gustatuko litzaieke, Ibarrekolanda eta Bolueta parrokietan.

Laguntzen dituzten gazte atzerritar batzuk etxerik gabe bizi dira eta, negua eta hotza heltzean, haien egoera larriagoa bihurtzen da. Udalen eta entitateen baliabideak ez dira nahikoak arazo honi erantzuteko.

Inklusiorako plan aktibo bat daukaten pertsonak dira: Peñaskal Kooperatiban, ADSIS Fundazioan, Izangai… trebakuntza ikastaroak egin, gazteentzako aisialdiko programetan parte hartu ere eta, aterpetxe honekin, laguntza eman nahi diete.

Aterpetxe honetan gazteak

gauero boluntario batez lagunduta

daudenez, esperientzia hau burutzeko

BOLONDRESAK BEHAR DIRA

gauean txandak egiteko. Gela batean sei ohe  (bi gehiago Boluetan) daude gazteentzako eta, alboko beste gela batean, beste ohe bat dago (edo bi, pertsona bi etortzen badira) boluntarioentzat. Horretaz gain, bainugela bat dago non dutxa bero bat har dezakete.

Astelehenetik ostiralera ordutegia hurrengoa izango da: gaueko 21:00etan aterpetxean sartu eta goizeko 07:30ean irten, gutxi gorabehera (goizeko ordua alda daiteke doazen boluntarioak lehenago irten behar badu).

ZER EGIN BEHAR DU BOLUNTARIOAK?

Boluntarioaren zeregina aterpetxean gaua ematea da. Estereotipo eta aurreiritzietatik harantz, kolektibo honen gazteak ezagutzeko gogoak dituzten pertsonak behar ditugu (23 urtetik aurrera).

Gure laguntza

eskatzeko kontaktuan jartzen dira, bai boluntario gisa

PARTE HARTZEN

, bai iniziatiba hau

ZABALTZEN laguntzeko

.  Gazte hauentzat hotzetik babesteko baino gehiago balio du esperientzia honek: “

da

calor y esperanza. Cuando duermes en la calle es como si no fueras persona pero cuando encuentras gente que te quiere ayudar sientes que eres una persona y que hay gente buena y crees en el futuro

”.

Ideia azaroaren erdian hastea da. Parte hartu eta informazio gehiago jasotzeko email bidez:

gizazblai@harribide.org

  ala telefonoz:

688.881.357

kontaktatu (Ainhoa).

Eskerrik asko zuen laguntzagatik. 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta