GAUR HASIKO DIRA GAZTE TRUKEAK!

Uda hau oso berezia da Kiribil Sareko erakundeentzat. Egiten ari diren jardueraz aparte (kanpaketak, udalekuak, programazio bereziak…), 5 gazte truke burutuko dituzte.

Bizkaiko gazteek eta europako beste herrialde batzuetakoek esperientzia ahaztezinaz gozatuko dute.

Hauek dira egingo diren ekintzak:

 

 

 

 

 

AISIBIZIA ELKARTEA – Getxo (Euskadi) eta Italia

  • Getxon: uztailak 1-10
  • Sirakusa-n (Sizilia): uztailak 18-27

 

HARRIBIDE FUNDAZIOA – Etxebarri (Euskadi) eta Italia

  • Etxebarrin: uztailak 4-12
  • Casapesenna-n (Napoles): uztailak 14-22

 

ARGIZAI ESKAUT TALDEA – Galdakao (Euskadi) eta Polonia

  • Galdakaon: uztailak 4-13
  • Kielce-n (Polonia): uztailak 17-28

 

PORTUGALETEKO AISIALDI SAREA – Portugalete (Euskadi) eta Ipar Irlanda

  • Belfast-n (Ipar Irlada): uztailak 1-9
  • Portugaleten: uztailak 18-26

 

AUSARTZEN ELKARTEA – Erandio (Euskadi) eta Portugal

  • Erandion: uztailak 21-29
  • Lisboan (Portugal): abuztuak 11-18

 

Hau guztiez gain, abuztuan, Portugaleten gazte-truke berezi bat egingo da, eta Europako 6 herrialdetako gazteek hainbat gai eztabaidatu eta landuko dituzte.

Dena prest dago gaur Europako gazte trukeak hasteko.

Zorte on eta gozatu!

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta