GAZTE TRUKEA: GALDAKAO eta TXEKIAR ERREPUBLIKA

Gazte Truke barri bat prestatzen gaude… oraingoan, Kiribil Sarea, eta sarea osotzen duen elkarte batekin, Argizai Esakut Taldea, prestatzen gaude.

Europaren diru-laguntzaz aparte, Galdakaoko Udalaren laguntza ere euki dogu; ekonomikoki eta azpiegiturekin.

Guztira 12 Galdakoztar parte-hartu izango dute, 3 monitoreekaz; Txekiar Errepublika eta Poloniako beste gazte batzuekaz.

Uztailaren 2tik 11ra, 3 herrialdetako gazteak Galdakoan egongo dira; eta abuztuaren 26tik irailaren 4ra, Txekiar Errepublikara bidaiatuko dute (Galdakaoko eta Txekiar Errepublikako gazteek).

96, 97 eta 98 urtetan jaio diren gazteak parte-hartzera animatzen ditugu.

Gutun bat idatzi behar dozu zergatik nahi duzun gazte trukean parte hartu azaltzen. Eta bidali, zure datu pertsonala eta telefono zenbakiarekin

argizai@gmail.com

e-mailera. Edo entregatu Indarra Topagunean (Urreta 16) ordutegi honetan: 9:00 – 13:00 eta 17:00 – 19:00,

ekainaren 9tik 13ra

.

Anima zaitezte!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta