GAZTEEN ASTEBURUA URDUÑAn!

Asteburu honetan Gaztegune eta Eskaut taldeen topaketa ospatu dogu Urduñan (Bizkaia).

Galdakaoko eta Aperribaiko Topaguneek, Bilboko Alde Zaharreko Gazteguneak, Getxoko Gauegun Gaztelekuak eta Jatorrak Eskaut Taldeak parte hartu dute.

10:30etan heldu ziren, etxea ezagutu, eta kalera atera ziren; Orduñako Foru Plazan ezagutzeko jokuak egin zituzten, eta Ginkana baten bidez, herria ezagutzeko aukera euki zuten.

Arratsaldean, “Urduñako Gazte Olinpiadak 2017” ospatu zituzten, eta azkaria ostean, Sukaldaritza tailerra: Fagitak.

Gaubela dibertigarria egin ondoren, guztiak ohera.

Domeka goizean, Zunba pixka bat egin ondoren, tailer bat egin zuten, motxilak “kustomizatu” zituzten, bakoitzak bere gustora.

Asteburu oso aberasgarria izan da eta datorren urtean errekipatzeko gogoekaz geratu gara.

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta