GORKA DEUNA 2021!

Igande honetan, apirilaren 25a, Euskalerriko Eskautak Gorka Deuna urteroko festa ospatuko du, “Eskautak elkarrekin herriz herri” lelopean, eta lehenengo aldiz, eskaut taldeak dauden Euskal Herriko auzo eta herrietan elkarrekin ospatuko da.

 

Helburua argia da: kalera irtetea eta zailtasunak zailtasun, eskautek lanean jarraitzen dutela aldarrikatzea.

 

Aurtengo proposamena Euskalerriko Eskautak osatzen duten talde guztiek partekatzen duten eskultismoaren historia eta sinbologiaren ingurukoa da.

 

Osasun-egoera dela eta, eta jarduerak ahalik eta segurtasun handienarekin egin ahal izateko, hainbat erronka prestatu dira, sei pertsonako taldeetan

egin daitezen.

 

Programa-jarduerak:

10:00: Hasiera. Jarduerak adarren arabera (adin-taldeak).

13:30: Ospakizuna.

14:30: Bazkari ludikoa.

16:00: Jaia.

Gurasoek eta asabek (antzinako begiraleek) ere beren lekua izango dute; federazioaren sare sozialetan aurreko ospakizunetako argazkiak igotzen joango dira eta pasadizoak kontatzen joango dira.

 

Talde guztien jarduerak jarraitu ahal izango ditugu sare sozialetan:

@eskautak eta hashtags #GorkaDeuna2021.

 

Gozatu! Beti Prest!

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta