GORKA DEUNA BADATOR

Euskalerriko Eskautak Bizkaia delegaritzak 30 eskaut talde, 250 begirale boluntario eta 2.500 haur eta gazte inguru biltzen ditu, eta Gorka Deuna egunean bertan, apirilak 23, ospatuko dute.

Aurtengo leloa honako hau da: «MUNDUA ELKARREKIN ERALDATZEKO PREST». Horrekin batera Bizkaiko eskaut mugimenduak lan egin eta ikusarazi nahi du, Caritasekin batera, mundu hobe baten aldeko eragile eraldatzaileak direla. Egunean zehar, Bizkaiko Caritasek lan egingo da, boluntariotza eta sareko lana sustatuz bazterketa-egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen erakundeagaz, bere proiektuak ezagutzera emateko. Hitzordua Monte Avril-en (Artxanda, Bilbo) izango da eta laster xehetasun gehiago emango dira.

Informazio guztia: https://bizkaia.eskaut.org/eu/gorka-deuna-2023-info/

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta