GOZALDI GAZTE ELKARTEAK KURTSO HASIERAKO JAIA OSPATUKO DU!

Larunbata honetan, urriaren 19an, Gozaldi Gazte Elkarteak “Gazte Jaia” ospatuko du, Uribarri auzoko Jesus Intxausti plazan. Morazako Gazteguneak, Gozaldi Eskaut Taldeak eta Zurbarango “Gazte Zurbi” gazteguneak ekintza hau batera antolatu dute.

12etatik 14ak arte, eta arratsaldean 16etatik 19ak arte izango da; eta bertan aktibitate ugari aurki ditzakegu: giza-futbolina, gladiadoreak, puzgarriak, tailerrak, musika,…

Jai honekin, Gozaldi Gazte Elkarteko proiektu guztiek kurtsoari hasiera emon nahi diote, sinbolikoki, gazteekin egiten duten lana orain dala aste batzuk hasi dutelako.

Parte-hartzera eta beraiekin ondo pasatzera gonbidatzen gaituzte… gainera eguraldi oso ona emon dute.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta