Etxebarriko Harribide Fundazioa topera dabil udako ekintzekin.
Orain dala pare bat aste hasi zituztela, baina oraindik uztaila osoa dute aurretik.
Hona hemen udarako ekintza guztiak:
–
u Astialdi Taldea
: Ekainaren 21etik uztailaren 1era:
=Kanpaketa: 170 neska-mutil inguruk eta 30 begiralek parte hartu dute, Ribabellosan (Araba) ospatutako kanpaldian.
=Nagusiek, 18 urtekoek, Donejakue bidea egin dute.
=20 gaztek, Auzolandegi batean egon dira, Santorcuaton (Errioxa).
=Beste 20 gazte, Reinosatik, herriz-herri ibili dira ekintzak egiten.
=10 bizkaitar eta 15 Magrebiar Arrankudiagan (Bizkaia), kulturartekotasun esperientzia batean.
–
u Haur Udalekuak
: 2 eta 5 urte bitarteko umeak Etxebarrin ospatzen ari diren ekintzetan; ekainaren 25etik uztailaren 27ra.
–
u Udaleku txikia
: 4 eta 5 urtekoak Etxebarrin egongo dira, ekainaren 25etik uztailaren 20ra (hamabost egunetako txandak)
–
u Goizeko Udalekuak
: 6 eta 10 urte bitarteko 100 ume, uztailaren 2etatik 20ra, Etxebarrin ekintzak egiten.
–
u Egun osoko Udalekuak
: 6 eta 10 urte bitarteko 150 ume, uztailaren 2etatik 20ra, goizez eta arratsaldez Etxebarrin.
–
u Udalekuak Tarrasta
: 10 eta 12 urte bitarteko nerabek disfrutatuko dute, uztailaren 3tik 20ra Etxebarrin egingo diren ekintzetaz.
–
u Udalekuak Talka
: 12 eta 15 urte bitarteko nerabeak Etxebarrin egongo dira uztailaren 2etatik 20ra ekintzak egiten.
–
u Gazte trukea
: Etxebarri eta Azpeitiako gazteen arteko elkar trukea, uztailaren 4tik 13ra. Etxebarrin eta Azpeitian (Gipuzkoa).
–
u Mugarri kanpaldia
: 15 gaztek Iparraldeko Donejakue bidea egingo dute, Portugaleten atera eta Somon (Kantabria) amaitu. Uztailaren 4tik 10era.
Herrian, azpertzeko astirik ez da egongo.
Indar asko eta oso ondo pasa!