InclusiON: Bratislavan Europar mintegia

Ekainaren 11etatik 16ra, Bratislavan (Eslovakia) ospatu dan Europar topaketa baten parte hartu dogu, InclusiON proiektuaren barruan.

 

Bertan, Eslovakia, Portugal, Italia eta Euskadiko 12 pertsona egon gara.

 

Mintegi honen helburu nagusia, astialdiaren bidez, hatzerritar eta errefuxiatuen inklusioan emoten diren praktika onak eta ezagupenak trukatzea izan da. Gainera, Bratislavako proiektuetako profesional eta boluntariotzaren ideiak bisitatu eta trukatu izan ahal ditugu.  

 

Euskadiko proiektuak eta praktika onak, Naiarak (EDE Fundazioa), Sarak (UPV-EHU) eta Alexek (Kiribil Sarea) azaldu zituzten. Praktika eta proiektu hauek, maiatzaren 12an Bilbon egindako topaketan atera ziren.

 

Hemen dekozuez lotura bi; argazkiak eta sare sozialetan topaketa honi buruz esandako guztia ikusteko:

 

https://storify.com/KIRIBIL/inclusi-on

 

https://www.flickr.com/photos/kiribilsarean/albums/72157682204175282

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta