"InclusiON" proiektua BILBOn hasi da!

Orain dala aste batzuk, proiektu batean murgiltzen geundela esan genuen:

InclusiON

; Astialdiaren bidez, gizartean sartzea landu.

 

Bilbon, gaur, martxoaren 20an, eta biher martxoaren 21ean, bazkide diren elkarteen koordinazio topaketa ospatuko da; horrela proiektuari haisera emongo diogu.

 

 

 

 

InclusiON proiektuaren helburuak:

  • Gazteen gizartean sartzerako heziketa- ekintzak sustatu.
  • Gazteen gizartean sartzerako praktika eta metodologi onak trukatu.
  • Gazte etorkin eta errefuxiatuei zuzendutako prestakuntza-programak garatu.  

 

6 bazkide gara; Euskaditik, Kiribil Sarea, EDE Fundazio eta Euskal Herrriko Unibertsitatea. Eta Europako beste 3 herrialdetatik; Italiako Giovani Senza Frontiere, Portugaleko Conversas Associação Internacional eta Eslovakiako Mladez ulice.  

 

Guztira 15 hilabete iraungo du; mintegiak, training, topaketak,… Bilbon, Portugalen, Eslovakian edo Italian burutuko direnak. Gazteek, ikasleek, hatzerritarrak, monitoreek, hezitzaileek,… parte hartuko dute. Guzti hau, Europar dirulaguntzarekin “Erasmus +”.  

 

Adi egon, proiektu oso interesgarria izango dalako; gainera, Euskadiko astialdi eragilea zaretenez, parte hartzeko aukera izango dozue. 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta