JARDÍN PIRATA 2018: Granadara!

Asteburu honeta, maiatzak 25-27, “Jardín Pirata” tokapeta ospatuko dogu.  Bizkaitik, 3 pertsona joan gara: Itsaso (

span Portugaleteko Aisialdi Sarea

), Minerva (

span EDE Fundazioa

) eta Josu (

span Kiribil Sarea

).

Aurten, hegoaldera bidaiatuko dogu, Granadara.

Urtero, kurtso amaieran, Creando Futuroko proiektuaren dinamizatzaile eta koordinatzaileak batzen gara, sarearen inguruan lan egiteko.

Topaketaren helburuak, kurtsoan egindako lana amankomunean jartzea eta dinamizatzaile barriak sarean eta hezkuntza proiektu honetan kokatzea izango dira.

Landuko ditugun gaiak: Sarearen funtzionamendua; dinamizatzaileen esperientzia eta duden elkar trukea; dinamizatzailearen figura; ibilbide barriak (pertsona helduak eta emakume gazteen ahalduntzea);… eta Urrian Huelvan ospatuko dogun gazteen topaketa.

Ikasitako guztia, bueltan kontatuko dizuegu.

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta