JATORRAK ESKAUT TALDEAK, URTEURRENA OSPATUKO DU!!!

Jatorrak Eskaut Taldeak Umeak Kalean elkartea osotzen du, Biharko Gazteak asti taldea, EDE Fundazioa eta Bidegintzarekin batera.

Jatorrak, 20 urte daramatza Bilboko Alde Zaharrean bere heziketa lana egiten; taldetik hainbat ume  pasatu dira, eta gazte asko monitore lanetan.

Horregatik, jai bat ospatuko dute, datorren zapatuan, apirilaren 27an, 11:30etatik aurrera, Bilboko Areatzako kaian: tailerrak, bolo eta pin pon lehiaketak, herri bazkaria,  herri kirolak, txokolatada, kontzertuak,…

Parte-hartzera gonbidatzen gaituzte.

Eta Kiribil Sarea-tik taldea zoriondu nahi dugu eta urte askotan heziketa lana egiten jarraitzea opa diegu.

ZORIONAK!!!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta