Julene bere boluntariotzarako prestatzen Estonian

¡Hola!

Julene naiz, 23 urteko ermuarra. Azaroaren 1ean boluntariotza hasiko dut Tallinen, Estonian. Zortzi hilabetez 7-18 urte bitarteko haurrak dituen zentro batean egongo naiz, dibertsitate funtzionalarekin, eta egiten dituzten jardueretan lagunduko diet.

Oso hunkituta nago, aspaldidanik bainuen boluntario izateko gogoa, eta, azkenean, Elkartasunerako Europako Kidegoaren bitartez egingo dut.

Julene Olalla

Gogo handia dut Tallinnera iritsi eta proiektuarekin hasteko! Uste dut esperientzia ikaragarria izango dela, eta profesionalki zein pertsonalki haziko naizela. Gainera, beste herrialde bat, beste kultura bat, jende berria eta abar ezagutzeko aukera izango dut.

Proiektu hau Europako Batzordearen Elkartasunerako Europako Kidegoaren programak finantzatzen du.