Berriak

BADATOR EUSKARALDIA!

Badator Euskaraldia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Hitzez ekiteko garaia heldu da.   #kiribil2022 #belarriprest #ahobizi  

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

GAZTEGUNE, TOPAGUNE, GAZTELEKU… asteburua!!

Asteburu honetan, urtero bezala, Kiribil Sareako elkarteen gaztegunetako asteburua ospatu dugu: Galdakaoko Topaguneak, Bilboko Alde Zaharreko Gaztegunes eta Getxoko Gauegun/Guregune Gaztelekuak.  Orduñan (Bizkaia) izan da, larunbat goizetik igande eguerdi arte. Larunbatean ekintza desberdinak egin zituzten:ezagutza jolasak eta goizean, Gymkana eta sukaldaritza tailerra arratsaldez eta diskofesta dibertigarria egin zuten ere Igandean, lanpara tailer interesgarri eta artistikoa… Jarrai ezazu GAZTEGUNE, TOPAGUNE, GAZTELEKU… asteburua!! irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

ESTONIARA GOAZ!!

Gaur Kiribil Sareko 9 pertsonako talde batek Estoniara bidaiatuko du, Tallinera, hain zuzen ere. Gure bisita azaroaren 8ra arte izango da. Haur, nerabe eta gazteentzako proiektuak bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dugu. 7 egun hauek ahalik eta gehien xahutuko ditugu…  Kiribil Sarearen eta sareko erakundeen sare sozialetan eta gure Europako bloggean kontatzen joango gara.  Adi… Jarrai ezazu ESTONIARA GOAZ!! irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

2022/2023 KURTSO BARRIA!

Bueltan gaude!   Irailean gaude, eta horrekin batera kurtso barri bat dator.   Prest gaude! zuek?   Kiribil Sarean gaurtik aurrera, martxan gaude.   Ilusioz gatoz.   Zorte on 2022/2023 kurtso honetan!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

Harribide… Etxebarrin gozatzen!

  Harribidek ekintza ugari egin ditu azkenengo asteetan!   Ekainaren amaieran hasi ziren udako jarduerekin. Aisialdi taldeak bere kanpamendua ospatu du; Etxebarriko udalekuak kudeatu dituzte; horietan herriko ehunka haur parte hartzen. Horrez gain, nerabe eta gazteentzat ere udako jarduera eta programazio bereziak antolatu dituzte. Eta aurten gazte trukea antolatu dute Napoliko Giosef elkartearekin batera. Orain… Jarrai ezazu Harribide… Etxebarrin gozatzen! irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

AUSARTZEN: Gaztetrukea martxan dago!

Ausartzen Elkartea udan murgilduta dago. Aurten gaztetrukea egingo dute Lisboako Lifeshaker Elkartearekin.  Utailaren 19tik, uztailaren 26ra, Erandion egongo dira eta abuztuaren 11etatik 18ra. Guztira 32 gazte eta 4 begirale egongo dira.  Zorte handia opa dizuegu geratzen zaizkizuen asteetan, eta asko gozatu!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

ARGIZAI ESKAUT TALDEA… topera Galdakaon!

Argizai Eskaut Taldeak udan ez du hutsik egiten. Uda iritsi da Galdakaora. Elkarteak neska-mutilei zuzendutako hainbat jarduera prestatu ditu uztaileko aste hauetarako:   Asko disfrutatu geratzen zaizuenarekin!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

AISIBIZIA ELKARTEA: Getxon udaz gozatzen!

  Aisibizia Elkartea, bere proiektuak eta eskaut taldeak udako jarduerekin topera daude; ekainaren amaieratik irailaren hasierara arte, Getxotarrentzat hainbat jarduera egiten arituko dira. Hauek dira uda honetan burutuko dituzten ekintzak:   

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

PORTUGALETEKO AISIALDI SAREA: ekintza ugari martxan!

Portugaleteko Aisialdi Sarea osotzen duten elkarteak martxan jarri dira hainbat ekintza antolatzen eta aurrera eramaten.  Hona hemen #uda2022 –rako prestatu dituzten jarduera guztiak: Oso ondo pasa! Zorte on!  

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

UMEAK KALEAN… udaz gozatzen!

Umeak Kalean elkarteak hainbat aste daramatza Alde Zaharreko adingabeentzat jarduera asko prestatzen eta gauzatzen. Jarduera batzuk Bilbon egin dira, baina beste batzuk hiritik kanpo. Hauek dira 2022ko udarako prestatu dituztenak:   Animo azken txanpa honetan, eta gozatu merezitako atsedenaldiaz.  

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta