Berriak

"LUDOTEKA KOOPERATIBOAK" PROIEKTUA KIRIBIL SAREA-ko ELKARTEETAN HASTERA DOA!

“Ludoteka Kooperatiboa” proiektua hastera doa; Kiribil Sarea-ko elkarteetako ludoteka edo Eskaut Taldeetako 5 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta egongo da. Bertan, hainbat jolas kooperatibo ikasi al izango dituzte, hezitzaile eta gaian espezializatua dan pertsona baten esku.   Hauek dira, Ludoteka kooperatiboen datak, herriz-herri:     GOZALDI (Castaños – Bilbo)   ARGIZAI (Galdakao)   AISIBIZIA… Jarrai ezazu "LUDOTEKA KOOPERATIBOAK" PROIEKTUA KIRIBIL SAREA-ko ELKARTEETAN HASTERA DOA! irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

GAUEGUN GAZTELEKUA – OTSAILEKO PROGRAMAZIOA

Dana prest Gauegun Gaztelekuko otsailerako programazioa hasteko. Hemen dekozue osorik… Informazio gehiago nahi baduzue, Gaztelekura hurbidu eta galdetu; Urgul Kale az/g, 3º pisua, Algorta.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

"LUDOTEKA KOOPERATIBOA" PROIEKTUA HASIKO DA…

Ostegun honetan, urtarrilaren 31a, “Ludoteka Kooperatiboa” proiektua hasiko dogu. Ekintza hauek, Kiribil Sarea-ko elkarteek dituzten ludoteka, Haurgune, Kidegunes eta eskaut taldeetan egingo dira. “Ludoteka Kooperatiboa” jolas ezberdinez eratuta egongo da. Zuzendutako eta partekatutako espazio bat, eta elkarlanean jolastuz. Proiektu hau, Gozaldi Elkarteak kudeatzen duen Castañaseko Haurgunean hasiko da, eta martxora arte beste leku askotatik paseko… Jarrai ezazu "LUDOTEKA KOOPERATIBOA" PROIEKTUA HASIKO DA… irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

ERREFLEXIORAKO TOPAKETA: KOMUNITATE-GARAPENA ETXEBARRIN

Harribide Fundazioak, San Antonio (Etxebarri) auzoan egiten ari dan guztia eta nola posizionatzen diren herriak bizi duen testuinguru sozialaren aurrean, egingo duten erreflexio batera gonbidatu gaituzte, Kiribil Sarea-ri eta sarea osotzen dituzten elkarteei. Horretarako beste elkarte hurbil batzuen parte-hartzea garrantsitzua dala kontutan hartu dute. Guztion arteko erreflexioa, komunitate-garapen baten definiziotik hasita egingo da. Honen aurrean,… Jarrai ezazu ERREFLEXIORAKO TOPAKETA: KOMUNITATE-GARAPENA ETXEBARRIN irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

UDAKO GAZTEEN ARTEKO TRUKEAK… GERO ETA HURBILAGO!!!!

Nahiz eta neguan egon, uda partean ospatuko ditugun ekintzetan pentsatzen hasi gara. Adibidez, Kiribil Sarea-k Europako beste elkarte batzuekin batera antolatzen ditugun udako gazteen arteko trukeak. Gaur, Alemaniatik informazio bat heldu zaigu; hango gazteak motibatzeko erabiliko duten publizitatea; Alemanian Euskadiko gazteekin ospatuko dana. Laster informazio gehiago eukiko duzue…

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

GAZTEEN TOPAKETA!!!

Datorren otsailak 1, ostirala, Kiribil Sarea-ko elkarteen Gaztegune/Gazteleku/Topaguneko gazte guztiak elkartuko dira. Pasadan urte amaieran ospatu genuen “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako” asteburuan egindako “Lipdug”a ikusteko momentua da; ekintza ezberdin ere edukiko ditugu, beste gazte batzuk ezagutzeko aukera,… eta hainbat gauza gehiago. Oraingoan, Otsailak 1, ostirala, Uribarriko Gaztegunean (Bilbo), 18:30etan egingo dogu. Laster arte!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

GAU EGUN GAZTELEKUA – URTARRILERAKO EKINTZAK!!!

Gabonak pasa eta gero, normaltasunera bueltatuko gara… Algortako Gau Egun Gaztelekutik, urtarrilerako antolatu dituzten ekintzak bidaltzen dizkigute. Nerabe eta Gazteei zuzenduta… Parte-hartzera animatu zaitezte… oso interesgarria dirudi!!!!  

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

"JOLAS KOOPERATIBOAK" – TAILERRA

Otsailak 13 asteazkena, “Jolas kooperatiboa” tailerra ospatuko dugu; Kiribil Sarea-ko elkarteren bateko proiekturen baten, 5 eta 11 urte arteko umekaz lan egiten duten monitoreei zuzenduta dago (haurgune, Kidegune, ludoteka, astialdi eta eskaut taldeak,…). Landuko doguz… Otsailaren 13an, asteazkena izango da, 9:30etatik 13:30ak arte. Apuntatzeko, mezu bat bidali sustapena@kiribilsarea.org helbidera; zuen izenarekin, helbide elektronikoa eta zatozten… Jarrai ezazu "JOLAS KOOPERATIBOAK" – TAILERRA irakurtzen

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

GABONAK AMAITUTA… ZABALIK JARRAITZEN DOGU!!!!

Gabonak pasa eta gero, kurtsoarekin jarraituko dogu… Kiribil Sarea osotzen duten elkarteentzat, ekintza eta aktibitate betetako gabonak izan dira: programazio potoloak; txikientzat zuzendutako aktibitateak; koloniak; olentzeroa; Erregeen Kabalgataren antolakuntza;… lan asko eta oso ondo eginda. Orain, egin dogun guztiaren ebaluaketa egin eta kurtsoarekin jarraitu, oraindik uda heltzeko asko falta da eta. Animo!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta

ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!

Kiribil Sarea-ko talderen partez, azkeneko 5 urte hauetan gure artean egon zareten guztioi, gabon zoriontsuak pasatzeko eta urte barri on bat opa dizuegu. Datorren urtean, 2013an, barriro batera egon gaitezen. Zorionak eta Urte barri on!  

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta