Atzo, Kiribil Sareako elkarte ezberdintako 8 gazte, Erromara (Italia) bidaiatu zuten, “Agisco” elkarteak antolatu duen Giza Eskubideei buruzko Training baten parte-hartzera.
Guztira 5 herrialde ezberdinetako 50 parte-hartzaile daude (Italia, Frantzia, Maroko, Tunis eta Euskadi).
Giza Eskubidei eta Bake Kulturari buruz ikasiko duten topaketa bat izango da.
8 egun hauetan, ekintza ugari burutuko dituzte:
- Ezagutzeko ekintzak.
- Giza Eskubideen birpasa historikoa.
- Giza Eskubideetan hezitzaile batek izan behar dituen gaitasunak.
- Politikoekin eta elkarteekin topaketak.
- Kulturartekotasun gaua.
- Erroma ezagutu.
- …
Esperientzi ona izatea espero dogu…
Olatz, Oier, Maite, Iñigo, Aitor, Garazi, Janire eta Jone, oso ondo pasa!
Kiribil Sareako blogean, bertan egiten ari diren gauzak idatzi eta kontatuko dizkigute. ..