Kurtsoa: HAURRENGANAKO SEXU-ABUSUEN PREBENTZIOA

Formazioak, haurrenganako tratu txarren testuinguratze batetik hasi eta haurren sexuabusuan so egiten du. Errealitate honek gizartearen %20ri eragiten dio gutxienez, eta formazioaren helburua, honen inguruan sentsibilizatzea da, inguruan dagoen isiltasuna eta tabuak apurtuz.

Gertutik haurrenganako sexu-abusuak ezagututa eta benetan, hauen atzean zer dagoen jakinda, kurtso honek errealitate honetara gerturatzen gaitu eta gure inguruan gertatuko balitz, hau prebenitu edota detektatzeko erremintak emango dizkigu.

Abusu hauek jasaten ari diren haurrek, beraien sufrimendua azalduz mezuak bidaltzen dizkigute, eta hitzak erabili gabe adierazi nahi digutena ulertzeko gai izan gaitezen funtsezko informazioa behar dugu.

 

Nori zuzenduta.

Hezitzaileei, monitoreei,… haurrekin erlazionatuta dagoen ekitzentan lan egiten dutenei.

 

Helburuak.

  • Haurrenganako sexu-abusuen errealitatea ezagutaraztea.
  • Haurrenganako sexu-abusuak antzemateko sentsibilizatzea.
  • Detekziorako eta honen aurrean jokatzeko erremintak eskuratzea.
  • Prebentziorako erremintak eskuratzea.

 

Programa.

  • Haurrenganako tratu txarren testuinguratzea
    • Tratu txar fisikoa
    • Abandonu eta tratu txar emozionala
    • Abandonu fisiko edo arduragabekeria
    • Haurren sexu-abusuak

 

  • Haurrenganako sexu-abusuak
    • Gaiaren inguruko ikerketak
    • Intzidentzia
    • Definizioak
    • Mitoak
    • Egokitzapen sindromea

 

  • Prebentzioa
    • Metodologia eta ekintza.
    • Arrisku faktoreak.
    • Prebentziorako moduak (“Clara y su sombra” ipuina – Elisenda Pascual).
      • Heziketa emozionala
      • Sexu hezkuntza
      • Jolas sinbolikoa
      • Autoestima/autokontzeptua
  • Detekzioa
    • Jarrera adierazleak eta adierazle fisikoak (zehatzak eta ez-zehatzak).
    • Garapen-faseen araberako adierazleak.
    • Haur-sexu-abusuen ondorio edo arrastoak.
    • Detekzio kasuan eman beharreko pausuak.

 

Metodologia.

Kurtsoak dinamika parte hartzailea izango du, azalpen teorikoak eta kasu praktikoak bilduz, debatea eta hausnarketa bultzatuz.

 

 

Formatzaileak.

Garaitza Elkartea.

  • Ana Sáez Totorikaguena:
  • pediatrian espezializatutako erizaina
  • Ander Fernández González:
  • haurrenganako sexu-abusuen inguruan hezitzaile eta teknikoa

 

Noiz izango da.

Martxoak 5 osteguna.

 

Non izango da.

Boluntan (Bilbo).

 

Ordutegia.

09:30-13:30

 

Hizkuntza.

Euskaraz.

 

Apuntatzeko.

Email bat bidali (Josu:

sustapena@kiribilsarea.org

), honako hau jarriz: Izena eta abizenak, elkartea/taldea eta mugikor zenbakia.

Otsailaren 28an, ostirala, azkeneko eguna izena emateko.

 

Anima zaitezte!

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta