MARRAZKI LEHIAKETA!!!

Kiribil Sarea-tik, azaroan ludoteka/hargune/kidegune/eskaut eta astialdi taldeko umeekaz pertsonen arteko berdintasuna lantzea nahi dugu, eta konkretuki, umeen arteko berdintasuna.

Neska eta mutilek eskubide bardinak ditugu!

                                   Nahiz eta jatorria ezberdina izan, guztiok bardinak gara!

5 eta 11 urte arteko umeentzat, marrazki lehiaketa bat antolatu dugu; pinturaren bidez neska eta mutilen arteko berdintasuna adierazi al izango dute.

Horregatik zuen taldeetan, hargunetan, kidegunetan,… marrazkiak egitera animatzen zaituztegu.

  • Gaia:
  • Neska eta mutilen arteko berdintasuna
  • Expresatu…:
  • Marrazkien bidez.
  • Parte
  • hartzaileak:
  • 5 eta 11 urte arteko neska eta mutilak.
    • Bakarkako lana edo taldeka izan daiteke.
    • Irudiaren ondean, leloa agertu behar da “Umeak ere, berdintasunaren alde”
    • Atzeko partean parte-hartzeileen izena, adina eta datorren ludoteka/eskaut talde,… -aren izena jarri behar da.
  • Entregatzeko epea:
  • Azaroaren 26an, asteartea. (Data horretarako lan guztiak Kiribil Sareak euki behar ditu).

Sarituak diren lanak, egingo dan 2014ko egutegi batean agertuko dira.  Eta lehiaketan parte-hartu duten guztien artean banatuko dira. Eta ludoteka/astialdi taldeetan,… opariak eta jokuak banatuko dira.

Marrazki guztiak Kiribil Sarea-ko web orrialdean eskegiko dira, nahi duenak ikusi al izateko.  Eta originalak bultatuko dira, zuen lokaletan jartzeko.

Parte-hartzera animatzen zaituztegu!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta