Kiribil Sarea-tik, ludoteka/haurgune/kidegune/eskaut eta astialdi taldeko umeekaz beraien arteko eta orokorrean pertsonen arteko errespetua landu nahi dugu.
5 eta 11 urte arteko umeentzat zuzenduta dago.
Konkretuki, bi atal eukiko ditu: Ekintza eta lehiaketa.
Proiektu honen helburuak:
· Aniztasunaren balioa bultzatu.
· Estereotikoekin amaitu.
· Pertsonengandik errespetu eta interes jarrerak garatu.
Ekintza ezberdin proposatuko ditugu; adinaren arabera. Gai ezberdin landu eta guztion artean erreflexionatu: guztiok ezberdinak gara; pertsonen arteko ezberdintasunak errespetatu behar ditugu;…
Eta hau egin ondoren, lehiaketan parte hartzearen gonbidapena egiten dogu; oso erraza da, marrazki bat egin eta entregatu; irakurri adi:
- Gaia: Ezberdintasunen onarpena/ pertsonen errespetua.
- Adierazi…: Marrazkien bidez.
- Lehiaketaren arauak:
-
- 5 eta 11 urte arteko neska eta mutilak.
- Bakarkako lana edo taldeka izan daiteke.
- Gaiarekin erlazionatuta dagoen lelo bat agertu behar da.
- Atzeko partean parte-hartzeileen izena, adina eta ludoteka/eskaut talde,… -aren izena jarri behar da.
Guzti hau abenduaren 12a baino lehenago entregatu behar da Kiribil Sarean.
Irabazleen marrazkiekin 2017ko Kiribil Sarearen egutegia egingo dogu.
Anima zaitezte!!!