Kiribil Sarea-tik, ludoteka/haurgune/kidegune/eskaut eta astialdi taldeko umeekaz gure mundua eta ingurumena zaintzearen beharra landu nahi dugu.
5 eta 11 urte arteko umeentzat zuzenduta dago.
Konkretuki, bi atal eukiko ditu: Ekintza eta lehiaketa.
Proiektu honen helburuak:
- Ingurumena zaindu behar dugularen inguruan errefelxionatu.
- Ekologiaren balioak bultzatu.
- Ingurumenaren kontrako jarrerak aldatu.
Ekintza ezberdin proposatzen ditugu: Tailerrak, jolasak, esperientuak,…
Eta hau egin ondoren, lehiaketan parte hartzearen gonbidapena egiten dogu; oso erraza da, marrazki bat egin eta entregatu; irakurri adi:
- Gaia: Gure mundua eta ingurumena zaindu behar dugu.
- Adierazi…: Marrazkien bidez.
- Lehiaketaren arauak:
– 5 eta 11 urte bitarteko neska eta mutilak.
– Bakarkako lana edo taldeka izan daiteke.
– Gaiarekin erlazionatuta dagoen lelo bat agertu behar da.
– Atzeko partean parte-hartzeileen izena, adina eta ludoteka/eskaut talde,… -aren izena jarri behar da.
Guzti hau
azaroaren 20a
, baino lehenago entregatu behar da Kiribil Sarean.
Irabazleen marrazkiekin 2018ko Kiribil Sarearen egutegia egingo dogu.
Anima zaitezte!!!