Taller barri bat dekogu esku artean… gaia oso interesgarria da, gure nerabe eta gazteekaz lantzeko…:
Gazteak eta Teknologia Berriak: arriskuak, prebentzioak eta potentzialtasunak.
Landuko ditugun helburuak:
- Indarkeria eta sareko indarkeria mota ezberdinak ezagutu eta analizatu. Ikus eremua zabalduz, egoera ezagutuz. Horrela ciberbullying-a testuinguruan jartzen laguntzeko.
- Sare barruko eta sareko kanpoko errealitatea aztertu, lagunak, arau moralak, datu pertsonaka,…
- Dauden baliabideak komunitarioen ezagutze sareko indarkeriaren aurka prebenitzeko eta jarduteko.
- IKTren erabilera zuzena sustatu.
Nerabe eta gazteekaz lan egiten duten astialdi/Eskaut taldeetako monitoreentzat, zerbitzuetako hezitzaileentzat,… zuzenduta dago.
Tailerra euskaraz izango da eta Bakeolak dinamizatuko du.
Otsailaren 16an, barikua, izango da, 09:30etatik 13:30etara; Boluntan (Bilbo).
Apuntatzeko, mail bat bidali:
(Izena, abizenak, elkartea/taldea eta mugikor-zenbakia). Otsailaren 13a azkeneko eguna.
Anima zaitezte!