Kiribil Sarea-tik, ume eta gazteekaz egiten dogun lanaz aparte, gurasoekin ere lan egitea interesgarria iruditzen zaigu. Horregatik aurten be proiektu hau aurrera eramango dogu “Nagusientzako Topaketak”.
Gurasoek beren seme-alabak (nerabeak) hezitzerakoan dituzten arazoak, dudak,… argitzeko.
Datorren astean, Portugaleten jarriko dogu martxan, Portugaleteko Aisialdi Sarea-rekin.
Hemen aurkezten dizuegu egitaraua:
- Drogak eta nerabetasuna
- – Otsailak 25 asteazkena: Nerabeen artean nola saihestu drogak? Nola hitz egin gure seme-alabekin drogei buruz?…
- Guraso eta seme-alaben harremana
- – Martxoak 4 asteazkena: Nola jokatu nire seme-alabaren aurrean? Nola hitz egin behar dut nire seme-alabarekin? Normala dira ditugun eztabaidak?…
- Nerabeen autoestimua
- – Martxoak 11 asteazkena: Nola lagundu bizitzaren etapa honetan?…
Gogoratu, saio guztiak 19etan izango direla, Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian.
Guraso guztiak parte-hartzera animatzen ditugu, oso interesgarria izango dalako.