Aste hauetan, martxoaren 2, 3, 9 eta 10ean, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Gizarte Hezkuntzako Graduko ikasleekin ari gara OASIS metodologia ezagutarazten.
Aurreko urteetan bezala, 2021 honetan ere OASIS Bizkaia taldeak (
span span Kiribil Sarea
eta
span span EDE Fundazioa
) OASIS Jokoaren esperientzia kontatzeko eta partekatzeko aukera izan dugu, etorkizuneko gizarte-hezitzaileengana hurbilduz eta gizartea dinamizatzeko tresna honen balioa eraikitze kolektiborako jarriz.
Oraingo honetan, eta gaur egun ditugun inguruabarrengatik, modu birtualean izan da.
Covid-19 dela eta, gure komunitateetan, auzoetan eta herrietan bizi izandako esperientziei buruzko gogoeta ere egiten ari gara.
Jasotako gogoetak eta egindako lana partekatuko dizkizuegu laster.