PORTUGALETEKO HORNIDURA-AZOKA… TOPATZEKO LEKUA… HERRIKO ELKARTEEK KUDEATUTA,…

Portugaletetarrek denbora asko daramate aldarrikapen honekin; eta orain errealitate bihurtu dala esan dezakegu; Portugaleteko hornidura-azokak ateak irekiko ditu.

Udala eta Auzo Elkartearen artean hainbat eta hainbat batzar, asanblada,… euki eta gero, azkenik elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute.

Eraikina, elkarteek kudeatuko dute; bariku, zapatu, domeka eta jai egunetan zabalduko da, 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 22:00ak arte; ekintza bereziak egonez gero, orduetegia moldatuko ahal izango da.

Programazioa, adin eta gustu guztietako pertsonentzat antolatuta egongo da; guztion artean eginda.

Elkarte eta pertsonak topatzeko leku bat izatea nahi da; bertan, parte-hartzeko, ondo pasatzeko, eztabaidatzeko, proposatzeko,…

Proiektu barri hau posible izatea lan egin dozuen guztioi, zorionak! pertsonek egindako proiektua, eta pertsonentzat eginda!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta