Dana prest dago, bihar, urtarrilak 22, OASIS Bizkaia taldeak, Merkatua ospatuko dan Oasis-a, haisera emoteko.
Portugaleteko Merkatua gogotsu jarraitzen, erronka berriekin. Horretarako, lanari ekin dio, Proiektu sozio-komunitarioen sarearen Kiribil Sarea eta EDE Fundazioaren lankidetzarekin; elkarrekin, metodologia berritzaile hau abiarazteko eta Europako Proiektu batean parte hartzeko erronka abiarazi dute.
Jokoa urtarrilaren 22an hasiko da, 16:00etan, Merkatuan: 23an eta 24an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo gara jokatzen. Ondoren, lau egunez utziko dugu jokoa atseden hartzen, eta hurrengo asteburuan jokatuko dugu berriro, urtarrilaren 29tik 31ra, 10:00etatik 20:00etara.
Bihartik aurrera, dan dana kontatuko dogu sare sozialetan (facebook, twiiter, Instagram) eta OASIS Bizkaiko blogean.
Adi egon albiste guztiei!