PROIEKTUAK EZAGUTZEKO BIDAIA; ANDALUZIARA!!!

Aurten be, Kiribil Sarea-ko elkarte guztietako pertsonak proiektu ezberdin ezagutzeko bidai bat antolatzen ari gara… kasu honetan Andaluzia aldera goaz, Sevilla eta Cadizera.

 

Datorren domekan, azaroaren 6an, furgoneta hartu eta Sevillara abiatuko gara; bertan proiektu eta elkarte ezberdin ezagutu eta gero, eguaztenean, azaroaren 9an, Cadizerantz joango gara; eta larunbatean, furgoneta hartu, eta etxera bueltatu.

 

Egun hauetan,  proiektuak, metodologi barriak, jende oso interesgarria,… ezagutzeko aukera izango dogu. Hango beste gazte eta proiektuen arudadunekin batzartuko gara.

 

Beste urte batzutan egin dogun bezala, hemen geratzen zareten guztiei gertaerak eta ikasitako gauza guztiak kontatzen ahaleginduko gara. Facebook, twitter, flicker, instagram,… eta era zabal batean gure blogean: http://kiribileuropa.org

 

Zuen gustokoa izatea espero dogu.

 

Laster arte!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta