SOMOB project: boluntariotza, praktitak,… egiteko enpresak, elkarteak,… behar doguz!

SOMOB,

Kiribil Sarea

eta

EDE Fundazioa

egiten ari garen proiektua da, Pistes Solidaires (Pau) elkartearekin batera, Euskadi-Akitania-Nafarroa-Euroeskualde esparruan                                      

http://www.aquitaine-euskadi.eu/es/-

. Eta oraingoan, zure laguntza behar dugu.

SOMOB proiektuak Euskadi eta Akitaniako gazteei praktika, boluntariotza, heziketa eta ikasketa egonaldiak eskeini nahi dizkie. Gazteen arteko mugikortasuna eta emplegu/ikasketa aukerak sustatzeko; nazioarteko esperientziak eta aukerak izateko.

Proiektuaren helburua, gazteek orientazio pertsonalizatua izatea da; gazte orientatzaile baten laguntzarekin eta egonaldiak, praktikak edo/ta boluntariotza eskaintzak bilatu prestakuntzaren arabera, itxaropenei eta beharrei erantzunak emoteko. Beste alde batetik, elkarteei praktikak/boluntariotza/heziketa egiteko gazte prestatuak  eskeini nahi dizkie.

Fase honetan, gazte frantziarrak egonaldiak eskeintzeko prest egongo ziñateketen elkarteak identifikatzen gaude; horrela baliabideen mapa eta informazioa plataforma birtual baten eskegitzeko –

http://www.somobilite.fr/

Horretarako, fitxa bat betetzea eskatzen dizuegu (albiste honetan agertzen dan logotipoa zakatuz gero, deskarga dezakezu). Fitxa betetzeak ez du ezertara konprometitzen. Proiektuan aurrera egiten lagunduko ligukeen hurbilketa adierazgarria soilik izango litzateke. Atal guztiak ezin badituzue bete, ez kezkatu; zuen elkarteetan egonaldi horiek nolakoa izango liratekeen zirriborroarekin nahikoa izan daiteke.

Esfortzu txiki bat eskatzen ari garela jakin badakigu; horregatik, deskribapen erraz batekin nahikoa da edo egoera eskema bat egiteko oinarrizko datuekin balio du.

Argibideren bat edo azalpenak izatekotan, arazo barik gurekin kontaktuan jarri.

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta