Gaur hasiko da Europar Gazte Truke barri bat, Trenton (Italia).
Gaia: Eskualdeko hizkuntz minoritarioak: Nazio-komunitatearekiko erlazioa.
Associazione
InCo – Interculturalità & Comunicazione
elkarteak antolatuta.
Trentora, Euskadiko 9 gaztek bidaiatu dute: Bizkaitarrak: Maddalen, Yerai, Sara, Asier, Eneko eta Leire; Gipuzkoarrak: Imanol eta Anne; eta Arabarra: Ane.
Bertan beste gazte batzuekaz topatuko dira; Italiarrak eta Poloniarrak.
Hizkuntz minoritarioen inguruan jorratuko dute; EUSKARA bertan ordezkatuta egongo da.
Gaur hasiko dute, eta datorren azaroaren 24a arte bertan egongo dira.
Gure sare sozialetan esperientzia kontatzen joango gara.
Zorte on ekipo eta asko ikasi!