UDA 2021: Ekintzak datoz!

Udaren atarian gaude, eta, beti bezala, erakundeek (aisialdi/eskaut taldeak, udal zerbitzuak, ludotekak, gazteguneak, proiektu autogestionatuak…) jarduera ugari prestatu dituzte datozen asteetarako: kanpamenduak, udalekuak, programazio bereziak…

Horietan haur, nerabe eta gazte askok parte hartuko dute, begirale eta hezitzaileekin batera, boluntarioak eta kontratatuak.

 

Urte desberdina izan da, eta ziurgabetasun handikoa une batzuetan, baina garrantzitsuena da profesionalek errealitatera egokitzen jakin izan dutela eta adingabeekin lanean jarraitu dutela.

 

Zorte handia opa dizuegu, eta gozatu hurrengo aste biziekin.

 

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta