"UMEAK ERE, EUSKARAREN ALDE" EGUTEGIA

Gaur ABENDUAK 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dogu.

Urtero, Kiribil Sareak, egutegi bat ateratzen du elkarteen artean banatzeko.

Gai bat aukeratzen dogu, horren inguruan, marrazki lehiaketa bat antolatu, eta marrazki hoiekin, egutegia osotu.

Aurtengo gaia Euskara danez, gaur egutegia aurkeztea erabaki dogu. Leloa, “Umeak ere Euskararen alde” izanez.

Guztira 256 lan jaso ditugu; Kiribil Sarea-ko elkarteen ludoteka, haurgune, astialdi eta Eskaut taldeetako umeek eginda.

Ekimen honekin, Kiribil Sarea osotzen dugun pertsona guztiek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu nahi dogu.

Zorionak Euskara!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta