Umeak Kalean elkarteak hainbat aste daramatza Alde Zaharreko adingabeentzat jarduera asko prestatzen eta gauzatzen.
Jarduera batzuk Bilbon egin dira, baina beste batzuk hiritik kanpo.
Hauek dira 2022ko udarako prestatu dituztenak:
-
Goizeko eta eguneko udalekuak: 3 eta 11 urte bitarteko 85 neska-mutilentzat, 9 begiralerekin batera, txanda desberdinetan banatuta ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean, Atxuriko Garcia Rivero eskolan.
-
Eguneko Udalekuak: 3-12 100 umerentzat, 4 monitorekin batera; txandak uztailaren 4tik uztailaren 29ra izango dira. Alde Zaharreko Gaztegune eta Atxuriko Enkarnazioaren lokalen artean ospatu dira.
-
Jatorrak Eskaut Taldea: Udako kanpamendua Bovedan (Araba) 30 parte hartzaile eta 8 begirale uztailaren 20tik 30era
Animo azken txanpa honetan, eta gozatu merezitako atsedenaldiaz.