Umeak Kalean elkarteak hainbat aste daramatza Alde Zaharreko adingabeentzat jarduera asko prestatzen eta gauzatzen.
Jarduera batzuk Bilbon egin dira, baina beste batzuk hiritik kanpo.
Hauek dira 2023ko udarako prestatu dituztenak:
- Goizeko eta eguneko udalekuak: 3 eta 11 urte bitarteko 85 neska-mutilentzat, 9 begiralerekin batera, txanda desberdinetan banatuta ekainaren 26tik uztailaren 14ra bitartean, Atxuriko Garcia Rivero eskolan.
- Eguneko Udalekuak: 3-12 urteko umerentzat, txandak uztailaren 3tik uztailaren 28ra izan dira. Alde Zaharreko Gaztegune eta Atxuriko Enkarnazioaren lokalen artean ospatu dira.
- Jatorrak Eskaut Taldea: Udako kanpamendua uztaileko bigarren hamabostaldian,
Animo azken txanpa honetan, eta gozatu merezitako atsedenaldiaz.