VISITA de ESTUDIO 2019: Portugal!

Pasadan astean Portugalen “visita de estudio” bat burutu genuen; teknikari eta boluntarioekin batzartzeko, elkarteak eta proiektuak bisitatzeko eta metodologi barriak ikusteko eta ikasteko.

 

Azaroaren 10etik azaroaren 13ra, Lisboan proiektuak eta gizarte-auzoak bisitatu genituen. Atentzio eman zigun metodoa: ia proiektu guztiek esperientzi-teknikari edo komunitario-arduraduna zituztela; proiektura lotura daukana. Auzoan hezi edo bizi dana, horrela auzoarekin hurbiltasuna eta konfidantza dauka.

 

Gero, azaroaren 14tik 17ra, Oportora joan giñen. Bertan teknikariekin topaketak egin genituen. Nabarmenetariko gauza bat: proiektua kudeatu eta dinamizatzen duen elkarte eta auzoko beste instituzioen artean (eskola, kirol-elkarteak, instituzio-publikoak, enpresak,…)

“parceria”

(lankidetza) egiten dela.

 

Oraingo honetan ere, bisitan Kiribil Sareako elkarteetako boluntarioek eta langileek parte hartu dugu.

 

Proiektu hau aurrera eraman ahal izan dugu hurrengo erakundeei esker: Gazteria Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren diru-laguntzagatik, eta Portugaleko

CAI – Conversas Associação Internacional

laguntzagatik; eta Helderek, Luisek y Thiagok egindako harreragatik.

 

Grabatutako bideo guztiak gure Vimeo kanalean ikusi ditzakezue:  

https://vimeo.com/kiribil

,

Europar ekintzetako blog-ean:

https://kiribileuropa.org/

eta gure sare sozialetan: #KS_Portual2019.

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta