Berdintasuna

Ibilbide Feminista

Ibilbide Feminista hainbat saiok osatzen dute, DBH 4 eta Batxilergoko 1. mailako gazteekin ahalduntze feminista eta gizonen despatriarkalizazioa lantzeko.

Prozesua nesken eta mutilen artean bereizitako bideen ibilbide gisa planteatzen da, tratu onetan eta genero-justizian oinarritutako elkartzea lortzeko saio bateratuak eginez.

A25N

Azaroaren 25aren inguruko jarduerak, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

Nerabeen, gazteen eta, oro har, komunitatearen artean kultura matxistari eta indarkeria sexistari buruzko hausnarketa sortu nahi dugu, eta gai horren inguruan gizarte-eragile sentsibilizatzaile izan daitezen lortu nahi dugu.

M8

Emakume langileen nazioarteko egunaren inguruko jarduerak.

Nerabe eta gazteei zuzendutako hainbat jardueraren bidez, emakumeek gizartean parte hartzearen eta pertsona gisa osoki garatzearen alde borrokatzearen garrantzia lantzen dugu, bizitzako hainbat eremutan emakume gisa dituzten eskubideak aldarrikatuz.