ZIZTU BIZIAN ESKAUT TALDEKO 25. URTEURRENA!!!

Aisibizia Elkarteko Ziztu Bizian Eskaut Taldeak 25 urte betetzen ditu.

 

1992an Erromoko gazte talde bat bildu zen eta proiektu hau martxan jarri zuen.

 

Datorren urriaren 14an, zapatua, Erromoko kaleetan festa ospatuko dute, taldearen lagun guztiekaz.

 

Goizez adin guztientzako tailerrak eta jolasak prestatu dituzte Gabelondo kalean. Ondoren, herri bazkaria (prezioa 6€ eta salgai La Mona tabernan eta El Rincón de Palomero dendan, urriak 12ra arte). Arratsaldean, Bingo musikatua, eta ErromeriAgaz jaia amaituko da.

 

Anima zaitezte parte hartzen!

 

Ziztu Bizian, Zorionak eta ondo pasa! 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta