Harribide Fundazioa Etxebarriko gizarte-erakunde bat da, eta San Antonioko Aisialdi Taldeak (Kukuaren Taldeak eta San Antonio Gaztedia), San Antonio parrokia eta EDE Fundazioak osatzen dute.
40 urtetik gorako esperientzia du, eta, oro har, haurrekin, nerabeekin, gazteekin eta familiekin lan egiten du. Gainera, 65 urtetik gorako pertsonentzako eta pertsona migratuentzako proiektuak ditu, besteak beste.
Erakunde honek eraldaketa sozialaren eta garapen komunitarioaren alde lan egiten du, bere ingurunearen eta hartzaileen beharretara egokituz.
Elkartearen helburuak:
- Sustapena eta integrazio pertsonala eta soziala.
- Orientazio eta hurbiltasuna gizarte-ekintzan, hezkuntzan eta kulturan.
- Errealitate eraldatzearen ikuspuntua eukitzea eta talde behartsuen sustapena.
- Komunikazioa, lankidetza eta koordinazioa pertsona eta elkarte kopuru gehienekin eukitea.
- Gure hartzaileen beharretatik egokitzapena eta garapena.
- Komunitate-garapena.
- Pertsonaren garapen integrala: behar diren ekintzak antolatzen, maila zibila eta kulturalean, hobekuntza jarraitu baterako. Taldeko estruktura batetik eta ekintza zehatzekin.
- Inguru hurbila eta gure Euskal lurra hobetzen.
- Familiekin, beste elkarte batzuekin eta herri, foru eta autonomia adminsitrazioekin.