Erakundeak
aisi aldi

Portugaleteko Aisialdi Sarea

Portugaleteko Aisialdi Sarea bertako aisialdi eta eskaut taldeek osotzen dute. Talde guzti hauen helburua aisialdian hezitzea da, eta gaineratu behar da ibilbide luzea eginda dutela arlo horretan. Izan ere haien hezkuntza eredua, taldeetan parte hartzen duten umeen eta gazteen gaitasuna, beharrizan eta bizitzetan dago oinarrituta.

Taldeak:

  • Amalur Eskaut Taldea
  • Andra Mari Eskaut Taldea
  • Belatzak Eskaut Taldea
  • Gure Taldea – Tercera Via
  • Aurrerantz

2007. urtetik sareak elkarte hauek dituzten helburu bardinak bateratzen ditu, eta egutero sortzen diren beharrei erantzun bat emotera ahalegintzen da. Bestalde, talde hauei ordezkatzen ditu administrazio eta beste kolektibo batzuen aurrean, beren erabakiak eta iritziak eramaten.

Elkartearen helburuak:

  • Sareko lana; taldeen lana arintzeko, laguntza eskeintzen eta elkartegintza sendotzen, beraiek heltzen ez diren lekuetara heltzen. Herrian, astialdian haurtzaroan eta gazterian egiten dan lana erreferentea izaten.
  • Presio talde bat, udala eta errealitatearen arteko bitartekaria izaten, horrela komunitate herri garapena erreferente bihurtuz, Unitate moduean azalduz, ardurak onartzen eta erabakiak hartzeko orduan kontuan har daitezela.
  • Topatzeko eta kontrastea egiteko foroa izan; taldeetatik ateratzeko era eta esperientzia barriak ezagutu aberastasun eta aniztasun bezala. Eta ezaugarriak eta freskotasuna aprobetzatuz, elkartzeko balio diezaiela.
  • Kudeaketan eta giza-proiektuen finkapena, haurtzaro eta gazterian bideratuta: ingurumen boluntariotza, denbora-bankua,… edo espezifikoagoa: boluntariotza arreta plana, bizikidetza proiektuak, belaunaldiartekoa, edo bardintasuna sustatzeko.